Breadcrumb

presentacion-globalicacion-desarrollo

Masterraren Gakoak

Egungo harreman ekonomiko, politiko eta sozialek –baita giza harremanen multzoak ere–herrialdeen mugak gainditu eta nazioz gaindiko dimentsio gero eta handiagoa dute.

Alde horretatik, garapen prozesuak eta giza ongizatean eragina duten prozesu gehienak baldintzatuta daude, herrialdeen egitura ekonomiko, politiko eta sozialen gainean gero eta eragin handiagoa duen globalizazioaren mende.

Globalizazioa eta Garapena Masterraren helburua da globalizazioa hainbat ikuspegitatik aztertuko duten ikertzaileak trebatzea.  

Prestakuntza programak oinarrizko bi gairen alderdi teoriko-metodologikoak lantzen ditu:  globalizazioa, harremanen eta prozesuen mundializazio gisa ulertua, alor ekonomikoan, sozialean, politikoan edo kulturalean; eta garapenari buruzko ikuspegi teoriko nagusiak, arreta berezia jarriz Giza Garapenean eta Garapen Jasangarrian.

Programak garapen estrategiak eta politikak lantzen ditu, garapenerako nazioarteko lankidetzaren egungo erronkak aztertuz, ahaztu gabe nazioarteko lankidetzak bizikidetza baketsua eta garapen globala sustatzeko gizarte tresna gisa duen zeregina.

Ikasleek aukera izango dute espezifikoki aztertzeko garapen prozesuetako alderdi garrantzitsuenetako batzuk: hala nola generoa, pobrezia eta desberdintasuna, ingurumena, tokiko garapena, gobernagarritasuna, gatazkak eta giza segurtasuna.

Master honen bidez zuzenean sar daiteke Garapenari buruzko Ikasketak doktorego programara.

XSL Content

Places available

25

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish, Basque

Credits

60

Duration

1 academic year

Approximate fees

1.800 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Economics and Business

Contact

Person in charge of the Master :
GAINZA BARRENCUA, XABIER

Secretariat :
Master Idazkaritza / Secretaría Máster / Master Secretariat

946 01 71 13 / 7082 / 3703

4razones-globalizacion-desarrollo

Image

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Irakaskuntza ibilbide luzea duen masterra, garapen gaietan espezializatutako irakasle eskarmentudunekin.
  • Aitortza eta balorazio handia garapen eta lankidetza arloko ikasketen munduan.
  • Irakasgai batzuk euskaraz egiteko aukera.
  • Mintegiak eta beste jarduera batzuk Hegoaren Garapena eta Lankidetza Masterreko ikasleekin batera.

salidas-globalizacion-desarrollo

Image

Irteera profesionalak

  • Garapen eta lankidetza gaiei lotutako nazioarteko erakundeak.
  • Garapen eta lankidetza gaiei lotutako erakunde publikoak.
  • Gobernuz kanpoko garapenerako erakundeak.
  • Tokiko edo nazioarteko gizarte mugimenduak.

XSL Content

Suggestions and requests