Breadcrumb

presentacion-master-modelos-areas-investigacion-ciencias-sociales

Masterraren Gakoak

Garaikidea bezalako gizarte errealitate hain konplexu baten ikerketa zientifiko-soziala egiteko xehetasunez ezagutu beharra dago ezagutzak lortzeko aplikagarriak diren lan metodologia ezberdinak. Halaber, aipatuak egokiro maneiatu beharra dago, ikerketaren jomugen eta ezarritako helburuen arabera.

Testuinguru horretan, Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan Masterrak gizarte ikerketak garatzeko beharrezkoak diren analisi eta teknika erreminten inguruko ezagutza aurreratua eskainiko die ikasleei.

Horretarako, gizarte ikerketari eta aipatuarekin batera doazen teorizazio prozesuei dagozkien prozedura gaien inguruko ezagutzan jartzen du bere arreta programak, bai eta gizarte garaikidearen ikerketa arlo egituratzaileetako gizarte ikerketaren praktikari buruzko ezagutza sakonean ere.

Prestakuntzak gizarte ikerketaren eredu eta etapa metodologikoak sakontasunez lantzen ditu, metodologia, informatika programa eta ikerketa teknika aurreratuak -kualitatiboak zein kuantitatiboak- azalduz ere ikasleei.

Prestakuntza amaituta, ikertzaileak ikerketa metodo eta teknika globalak aplikatzeko proposamenak aurkeztu ahal izango ditu arazo zehatzak konpontzea helburu duten ikerketa proiektu zehatzetan; eta egoera konplexuei aurre egiteko gai izango da ere.

Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan Doktorego Programarako sarbidea eskaintzen du master honek.

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 academic year

Approximate fees

1.800 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Social and Communication Sciences

Contact

Person in charge of the Master :
DE MIGUEL CALVO, ESTIBALIZ

Secretariat :
Virginia Martínez Zabala

94601 3006

4razones-master-modelos-areas-investigacion-ciencias-sociales

Image

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Ikasleak ezagutza tekniko eta teorikoen aplikazio azkar, oinarritu eta zehatzean trebatzea du xede.
  • Egitura eta prestakuntza plangintza aurreratua eta arlo profesional eta akademiko ezberdinetara irekia.
  • Gaikuntza profesionala bilatzen du gizarte ikerketaren praktikan.
  • Beste jarduera osagarri batzuekin -hezkuntza zein lan arlokoak- bateragarria den ordutegia.

salidas-master-modelos-areas-investigacion-ciencias-sociales

Image

Aukera profesionalak

  • Unibertsitate irakaskuntza.
  • Arlo ezberdinetako ikerketak (bulego soziologikoak, erakunde publikoak, politika publikoak, demoskopia, merkatu ikerketak, besteak beste).

XSL Content

Suggestions and requests