Breadcrumb

GAKOAK - Azpiegitura eta Eraikuntza Jasangarrien Ingeniaritza

Masterraren gakoak

Itun Berdearen estrategiek eta jarduerek Europa neutraltasun klimatikora eraman nahi dute 2050ean. Horretarako, eraikuntzaren eta azpiegituren sektorean aldaketa bultzatzeko gaitasuna duten teknikariak behar dira.

Masterraren programak honako trebetasun eta ezagutzak eskaintzen dizkizu:

  • Ingeniaritzako baliabideen erabilerari buruzko ikuspegi zirkularra izatea, materialak eta horien birziklapena bereziki azpimarratuz (bizi-zikloaren analisia, ingeniaritza zirkularra, urban mining-a eta abar).
  • Iraunkortasun-irizpideak txertatzea, bai proiektuen kudeaketan, bai enpresa-kudeaketan, ikuspegi integrala eta arduratsua ziurtatuz.
  • Energia-baliabideen kudeaketa optimizatzea; energia aurrezpenaren kudeaketa, energia berriztagarrien integrazioa eraikuntzan, birgaitze energetikoa eta eraikinen kalifikazio eta ziurtapen energetikorako tresnak ezagutu eta inplementatuz.
  • Azpiegituren iraunkortasuna hobetzea, haien diseinuan edo bizitza baliagarrian esku hartuz: zoladura jasangarriak erabiliz, uraren zikloaren kudeaketa optimizatuz, sentsoreak erabiliz eta azpiegiturak digitalizatuz, Adimen Artifizialaren bidez.

Masterrak Aipamen Duala egiteko aukera ematen du.

XSL Content

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

2.000 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Engineering - Gipuzkoa

Contact

Person in charge of the Master :
RETEGUI MINER, ALOÑA

Secretariat :

ARRAZOIAK - Azpiegitura eta Eraikuntza Jasangarrien Ingeniaritza Masterra

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Hainbat irteera profesional dituen arlo batean espezializatuko zara.
  • Klima-aldaketak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko beharrezko ezagutzak eta tresna teknikoak eskuratuko dituzu.
  • EAEn pisu handia duen sektore industrial eta produktiboaren trantsizioa bultzatzeko prestatuko zara.
  • Doktoretza-programetara sarbidea ematen du.  

IRTEERAK - Azpiegitura eta Eraikuntza Jasangarrien Ingeniaritza Masterra

Irteera profesionalak

Eraikuntzaren eta azpiegitura publikoen sektorearekin lotutako enpresa eta erakunde ugaritan:

  • Eraikuntzako material berrietan, birziklapenean, baita ziurtapen eta eraginkortasun energetikoan adituak diren ingeniaritzak eta aholkularitza-enpresak.
  • Zentro teknologikoak eta eraikuntza-enpresetako I+G+b sailetan.
  • Obra publikoak eta azpiegiturak planifikatzen eta kudeatzen dituzten erakunde edo enpresa publikoetan. Udalak, aldundiak eta beste administrazio batzuetan.
  • Ikerketa eta ikasketa-karrerarako sarbidea, doktorego-ikasketen bidez.

XSL Content

Suggestions and requests