Praktikak

Masters-entidades-practicas-formacion-profesorado

Praktikak derrigorrezkoak dira (12 ECTS kreditu) eta helburua da ikaslea benetako egoera profesionalekin harremanetan jartzea. Bi fasetan egiten dira praktikak: lehenengoa, behaketa, prestakuntza orokorrarekin lotutakoa da eta, bigarrena, esku hartzekoa, aukeratutako espezialitatearekin dago lotuta.

Practicumak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak praktiketarako prestakuntza-zentro gisa soilik aitortutako ikastetxeetan egingo dira, 33/2018 Dekretuaren, martxoaren 6koaren, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzkoaren arabera.

Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak masterreko ikasle guztiei praktikak bermatzen dizkie, dekretu horrek jasotzen dituen baldintzen arabera.

Gainera, praktikak egiteko, masterreko ikasleek sexu-delituak ez izatearen ziurtagiria aurkeztu behar dute ezarritako modu eta egunetan. 

Practicumari buruzko argibide guztiak kontsultatu. 

 

XSL Content

Institutions with cooperation agreements

  • Gobierno Vasco - Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

Master-formacion-entidades-practicas

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeentzat

33/2018 Dekretuak, martxoaren 6koak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailekoak, dioen moduan: “Hurrenago ikasturterako prestakuntza-zentro bezala onartuak izan nahi duten ikastetxeek eskabidea aurkeztuko dute -gainerako agiriekin batera eta I. eranskinaren arabera- hezkuntza-alorrean eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzetan, edo zuzenbidean onartutako beste edozein bide erabilita. Eskaera egiteko epea hurrengo ikasturtea hasi aurreko apirilaren lehenengo egun baliodunean hasi eta maiatzaren 31n edo hurrengo egun baliodunean amaituko da” (10. art.).