Breadcrumb

presentacion-master-ingenieria-control-automatizacion-robotica

Masterraren gakoak

Robotikaren eta automatizazioaren eremua etengabeko bilakaeren dago gaur egun. Sektore industrial tradizionaletan duen ibilbide sendoaz gainera, robotikak gero eta aplikazio handiagoa du beste alor ugaritan: hala nola energia garbietan, biomedikuntzan edo kontrol sistema adimendunetan. 4.0 industria eta harekin batera sortutako teknologia guztiak (Gauzen Interneta, datuak eskuratu eta prozesatzeko sistema adimendunak, robotika kolaboratiboa…) “fabrika adimendunak” sortzen ari dira, eta prestakuntza zabal eta multidiziplinarreko espezialistak trebatzea eskatzen du horrek.

Erronka berri horiei aurre egiteko, Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Masterrak espezialistak trebatzen ditu, gai izango direnak arduratzeko prozesu produktiboen gainbegirapen, kontrol eta kudeaketa sistema automatikoen diseinuaz, inplementazioaz, operazioaz eta mantenimenduaz; bereziki, portaera dinamikoan, energia aurrezpenean, kutsadura murrizketan eta efizientzia, malgutasuna, interoperabilitatea edo segurtasuna bezalako alorretan prestazio handiak behar dituzten prozesu produktiboetan.  

Masterrak orientazio bikoitza du: profesionala eta ikertzailea. Ikuspegi profesionaletik, ingeniaritza automatizazioren, kontrolaren eta robotikaren esparruetan garatzeko prestakuntza ematen du, merkatu konplexu, aldakor eta oso lehiakor baten barnean dauden automatizazio maila handiko enpresetan. Ikerketari dagokionez, programa bereziki pentsatuta dago ikerketa ibilbide bat osatu nahi duten pertsonentzat, unibertsitatean edo zentro teknologiko batean, automatizazioari eta kontrolari lotutako gaietan, autonomia erkidegoan, estatuan edo nazioartean. Horretarako, programa honen bidez zuzenean sar daiteke Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika doktorego programara.

XSL Content

Places available

25

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

90

Duration

1,5 years

Approximate fees

3.000 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Engineering - Bilbao

Contact

Person in charge of the Master :
BURGOS FERNANDEZ, ARANTZAZU

Secretariat :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

946013917

4razones-master-ingenieria-control-automatizacion-robotica

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Inguruko enpresen beharrei erantzuten die.
  • Lan aukerak handitzen dituen zeharkako prestakuntza ematen du, industriaren hainbat sektoretan aritzeko, gradu bat egin ondoren.
  • 4.0 Industriari lotutako teknologia berrietan oinarritzen diren baliabideak (irakasleak nahiz baliabide materialak).
  • Master Amaierako Lana egiteko aukera, enpresetan eginiko praktiken bitartez, nazioarteko unibertsitateetan edo ikerguneetan.

salidas-master-ingenieria-control-automatizacion-robotica

Image

Irteera profesionalak

  • Ingeniaritza produkzio automatizatu maila handiko enpresetan, sektore ugaritan: automozioa, trenbideak, aeronautikoa, ekipamendu ondasunak, makina-erreminta, elikadura, petrokimika, metalurgikoa, energetikoa, etab.  
  • Ikerguneak eta enpresetako I+G+b sailak, kontrolaren, automatizazioaren eta robotikaren alorretan.

XSL Content

Suggestions and requests