Breadcrumb

presentacion-/master-ingenieria-materiales-renovables

Masterraren Gakoak

Iturri fosilen etengabeko kontsumo saihestezinak eta interes geopolitikoek argudio nagusi izaten jarraitzen dute iturri berriztagarrietatik abiatuta material berrien garapena justifikatzeko.

Horri gizartearen eskaera gehitu behar zaio, material birziklagarriak edo biodegradagarriak sortzeko, eta bide ematen dio horrek bioteknologien erabilerari biopolimero berriak eta beste produktu batzuk prestatzeko, Kimika Berdearen printzipioen arabera, haien transformazioari loturiko prozesuetan.

Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterrak kualifikazio handi bat eskaintzen du aplikazio berrien garapen iraunkorrean, biomasaren aprobetxamendu integralean oinarritutako aplikazioak, materialak, erregaiak eta beste produktu berri batzuk garatzeko.  

Prestakuntza programak aukera ematen du material berriztagarrien ingeniaritzako azken urratsak eta biofindegien bidearen planteamendua ezagutzeko, baita arlo honetan gurean eta atzerrian egiten diren jardueren berri izateko ere.

Gainera, tresna metodologiko egokiak erabiltzen dira garapen iraunkorrarekin lotutako ikerketetan parte hartzeko, biomasaren aprobetxamenduaren bidez, enpresetan, berrikuntza zentroetan eta baita maila akademikoan ere.

Master honen bidez zuzenean sar daiteke Material Berriztagarrien Ingeniaritza doktorego programara eta antzeko beste programa batzuetara.

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish , English

Credits

60

Duration

1 academic year

Approximate fees

2.000 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Engineering - Bilbao

University of the Basque Country: Faculty of Engineering - Gipuzkoa

Contact

Person in charge of the Master :
LABIDI BOUCHRIKA, JALEL

4razones-master-materiales-renovables

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Puntako prestakuntza biomasaren biofindegiaren eremuan.
  • Prestakuntza materialen sintesian eta prozesatuan, eta iturri berriztagarrien deribatuenean.  
  • Gaitasunak garatzea gorakada betean dauden eta enplegu aukera handiak dituzten alorretan. 
  • Garapen jasangarria bultzatzea.

salidas-materiales-renovables

Irteera profesionalak

  • Material prozesatuen industriak.
  • Oregintza eta papergintzako industria
  • Industria kimikoak
  • Biomasarekin erlazionatutako industriak
  • Ikerguneak
  • Aholkularitza teknikoak
  • Administrazio publikoa

XSL Content

Suggestions and requests