Breadcrumb

Masters-claves-periodismo-multimedia

Masterraren gakoak

25 urte baino gehiago bete dituelarik eta komunikazioaren teknologia berrien abangoardian, bere xede nagusia da multimedia prestakuntza integrala eskaintzea eduki praktiko handiarekin, gazte profesionalen laneratzerako atari ezin hobea bilakatuz.

Prestakuntza programa komunikazio enpresek edozein euskarritarako egun eskatzen duten beharretara egokitua dago: prentsa, irratia, telebista eta edizio digitalak.

Zentzu horretan, gaitasun integralak dituzten kazetaritzaren profesionalak prestatzen ditu, multimedia enpresen eta teknologia berrien garapenarekin bat. Kazetaritza aplikatuaren irakasgaiak eta irakaskuntza pertsonalizatua uztartzen duen irakaskuntza-programa bat aplikatzen du. Horretarako, kalitate goreneko irakasle-talde bat dauka, eskarmentu eta handiko kazetariak gehienak, beren prestakuntza akademiko egokia ibilbide profesional luze batekin osatu dutenak.

Laburbilduz, arlo honetako profesionalen prestakuntzak kaleko kazetaritzako eta mahaiko kazetaritzako atazak uztartzen ditu, arlo orokorretan zein kultura, epaitegiak edo ekonomia bezalako arlo espezializatuetan; antolakuntza, kazetaritza enpresa eta komunikazio bulegoen kudeaketan eta edizioa prentsa, irrati, telebista eta edizio digitaletan, non egunkariak, irrati eta TB saioak eta egunkari digitalak editatzen diren denbora errealean.

Nahi duten ikasleek ikerketa-lerro bat jarrai dezakete, master honek sarbide zuzena eskaintzen baitu UPV/EHUren Gizarte-komunikazioa Doktorego Programara.

Master honek Unibasq-en Prestakuntza Dualaren Zigilua du. Prestakuntza dualak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak enpresan eta unibertsitatean konbinatzen ditu.

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 academic year

Approximate fees

5.900 €

Teaching place

El Correo / Grupo Vocento

Contact

Person in charge of the Master :
CANTALAPIEDRA GONZALEZ, MARIA JOSE

Secretariat :
MOURELLE MATAS, VERONICA

946012345

Masters-4-razones-periodismo-multimedia

4 arrazoi master hau aukeratzeko:

4 arrazoi master hau aukeratzeko:

  • Urtebeteko lan-kontratua, El Correon, ikasturte bakoitzeko 4 espediente onenei.
  • Masterreko lan-poltsa, EL CORREOk eta VOCENTO Taldeko beste hedabideek erabiltzen dutenak, bai eta beste bide eta komunikazio bulego batzuk ere.
  • Enplegagarritasun-maila handia, ikasle ohi gehienak Espainiako eta beste herrialde batzuetako informazio enpresa eta komunikazio bulegoetan lanean daude egun.
  • Master ofiziala da, Europako unibertsitate eremuko herrialde guztietan aitortua.

Masters-participantes-periodismo-multimedia

Parte-hartzaileak

El Correo

Masters-salidas-periodismo-multimedia

Aukera profesionalak

  • Hedabideak.
  • Prentsa bulegoak.
  • Enpresa eta erakundetako komunikazio sailak.

XSL Content

Suggestions and requests