Breadcrumb

GAKOAK: Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra (plan berria)

Masterraren gakoak

Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrak Telekomunikazio Ingeniari lanbide arautua eskuratzeko gaitasuna emango dizu (CIN/355/2009 Agindua), eta, horri esker, telekomunikazioekin lotutako edozein ingeniaritza edo enpresatan lan egin ahal izango duzu, baita arlo horretako edozein proiektu sinatu ere.

Master hau Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduaren jarraipen naturala da.

Telekomunikazioak etengabe eboluzionatzen den sektorea da, eta horrek digitalizazioari lotutako erronka berriei erantzuteko soluzio teknologikoak diseinatu eta ezartzeko profesional oso kualifikatuak eta eguneratuak eskatzen ditu.

Erronka horiei aurre egiteko, Masterrak prestakuntza espezializatua eskaintzen du, telekomunikazioen arloko teknologia desberdinetan sakontzeko aukera emanez: Sistema Elektronikoak, Ingeniaritza Telematikoa eta Telekomunikazio Sistemak. Prestakuntza honek arlo hauetako edozein erronkari aurre egiteko ikuspegi orokor eta zabala emango dizu.

Horrela, Master honetan jasoko duzun prestakuntzak Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) edozein sektoretan lan egiteko aukera emango dizu: telekomunikazio-enpresetan, telefonia-operadoreetan, ekipo elektronikoen fabrikazio-industrian, internetekin lotutako enpresetan edo digitalizazio-zerbitzuak eskaintzen dituztenetan, besteak beste.

Gainera, Masterrak honako aukera hauek eskaintzen dizkizu:

  • Aipamen Duala eskuratzeko aukera, ikasgelan jasotako prestakuntza IKT sektoreko enpresa batean egindako egonaldi batekin osatzea posibilitatzen duena, ikasitakoa praktikan jarriz.
  • Zure prestakuntza osatzea espezializazio handiko ikasgaien ibilbide baten bidez: hala nola ibilgailu elektrikoetan, elektronika integratuan, sistema telematikoetan edo adimen artifizialeko irakasgaiak, goizetan enpresan praktikak egiten dituzun bitartean.
  • Nazioarteko mugikortasuna egitea, prestigio handiko unibertsitateekin Eskolak dituen titulazio bikoitzeko akordioei esker: University of Cincinnati (AEB), Illinois Institute of Technology (AEB) eta Cranfield University (Erresuma Batua).

Master honek UPV/EHUko doktorego-programa desberdinetara sartzeko aukera ere ematen du.

Onartzeko izapidean. Irakaspena 2026/2027 ikasturterako aurreikusten da.

XSL Content

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish, Basque

Credits

90

Duration

1,5 years

Approximate fees

1.500 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Engineering - Bilbao

Contact

Person in charge of the Master :
PINTO CAMARA, CHARLES RICHARD

Secretariat :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

946013917

ARRAZOIAK: Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra (plan berria)

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • Kalitatezko prestakuntza 100 urtetik gorako ibilbidea duen Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
  • Aukera zabalak enpresan edo enpresa-geletan praktikak egiteko.
  • Prestakuntza Dualeko ibilbidea. Sektoreko puntako enpresetan praktikatuz ikasiko duzu.
  • Nazioarteko mugikortasuneko ehun hitzarmen baino gehiago maila goreneko nazioarteko erakunde akademikoekin, ingeniaritzako sare esklusiboak barne, hala nola Global E3 eta E4.

Masters-participantes-control-smartgrid Duplicate 1 (Kopiatu)

Participating universities

 
ESTIA Institute of Technology

IRTEERAK: Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra (plan berria)

Aukera profesionalak

  • Telekomunikazio ingeniaritza lanbidean jardutea.
  • Telekomunikazio ingeniaritzaren alor guztietan produktu, prozesu, instalazio eta planten proiektua eta kalkulua.
  • Telekomunikazio ingeniaritzaren alor guztietan proiektuak egin, gidatu eta kudeatzea.
  • Telekomunikazio ingeniaritzaren alor guztietan proiektuen plangintza estrategikoa, gidaritza, koordinazioa eta kudeaketa tekniko eta ekonomikoa, kalitate eta ingurumen irizpideen arabera.
  • Telekomunikazio ingeniaritzaren alorrean gidaritza orokorra, gidaritza teknikoa, I+B+g proiektuen gidaritza.

XSL Content

Suggestions and requests