#10.000erronka: eman ezazu odola
First publication date: 03/10/2025
Urrian ospatzen den Unibertsitate Osasungarrien Eguna dela eta, EHUk bat egiten du #10.000erronka ekimenarekin, Espainiako Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Sareak (REUPS) antolatuta. Ekimen honen helburua estatu osoko unibertsitateen artean 10.000 odol-emate lortzea da.
Ekimen honek unibertsitateek osasunarekin, ongizatearekin eta elkartasunarekin duten konpromisoa balioan jartzen du, eta EHUtik erronka honetan aktiboki lagundu nahi dugu.
- Asteazkena 14, Mikel Laboa Plaza (9:30 - 14:00)
- Osteguna 16, Ekonomia eta Empresa - Sarriko (9:15 - 14:15)
- Asteartea 21, Ingeniaritza Eskola (9:15 - 14:15)
- Urriaren 27tik 31ra, Leioako Campusean (09:30 - 14:00): Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen (urriaren 28an) / Hezkuntza eta Arte Ederren Fakultateen (urriaren 30ean) / Mikel Laboa plazan (urriaren 27, 29, eta 31n)
Elkarrekin lor dezakegu. Egin dezagun EHUk gizartearen osasuna modu esanguratsuan hobetzen lagun dezan.
Lagundu #erronka10.000 odol-emate lortzen!
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
Entzun PODCAST emen:
Youtube
Spotify