Erabilera arauak
EHU osasunean podcast-ari ikus-entzunezko laguntza teknikoa emateko areto bat prestatu da Fakultatearen egoitzan, Leioan (atearen kodea), grabazioak eta ondorengo edizioa kudeatzeko beharrezkoak diren baliabide eta langile teknikoekin. Irakurri, mesedez, erabilera-baldintzak Eskatzailea: Fakultateko IIP/ TEKAZEL edo ikasle ordezkari estatutarioko talde kidea izatea (ikasleen Kontseilu kidea, batzarkidea) Iraupen gomendagarria: 50 minutu Gehienez 4 partaide (moderatzailea edo elkarrizketatzailea barne) Gaia: zentroan egiten den jarduera akademikoarekin, ikerketarekin edo unibertsitate-kudeaketarekin zerikusia duen edozein jarduera, honako hauek errespetatzen dituena eta horiekin bat egiten duena: o Euskal Herriko Unibertsitatea/ Universidad del Pais Vasco-ren estatutuetan adierazitakoak izaera eta helburuarekin o Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako balioekin o GIH garapen jasangarrirako helburuekin o UPV/EHUren baloreekin, hala nola, aniztasuna, elkartasuna, berdintasuna, tolerantzia eta egiazkotasun zientifikoa eta UPV/EHUk bultzatzen duen elikadura osasungarriarekin