Breadcrumb

Edukia

11.500 pertsona izan dira UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoka arrakastatsuan

Horietatik 1.914 partaide Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak hiru campusetan euskaraz eta gaztelaniaz eskaini dituen informazio saioetan izan dira.

Gehienak ere fakultateko standetara joan ziren beren zalantzak pertsonalki galdetzera.

Guztiei eskertzen diegu saio horietara joateko erakutsi duten interesa baita standetara hurbiltzea informazio pertsonalizatuagoa eskatzera.

Dekanotzak eskerrak eman nahi dizkie azokan parte hartu duten ikastetxeko irakasleei, bereziki azpimarratuz hartutako ardura ikasleak eta haien senideak  hurbiltasunez eta profesionaltasunez orientatzeko.