Breadcrumb

Asset Publisher

Erizaintzako Instruktoreen Aitortza Ekitaldia

Erizaintzako Instruktoreen Aitortza Ekitaldia

Ekitaldiaren helburua unibertsitate-komunitateak erizain irakasle-instruktoreek betetzen duten eginkizun erabakigarria aitortzea da; izan ere, haiek arduratzen dira gure ikasleen irakaskuntza eta zuzeneko gainbegiratzeaz Osakidetzako eta gainerako osasun-erakunde laguntzaileetako zerbitzu desberdinetan. Haien konpromisoak —askotan modu altruistan eta erantzukizun profesionaletik bultzatuta— posible egiten du prestakuntza praktikoa eta etorkizuneko erizainen gaitasun kliniko, etiko eta harremanezkoen garapena.

Haiekin batera, erakunde laguntzaileetako irakaskuntzaren arduradunen lana ere eskertu nahi dugu; izan ere, haiek ahalbidetzen dute praktiken antolaketa eta kudeaketa, fakultatearekin koordinazio estuan.

Eguna: 2026ko maiatzaren 6a

Ordua: 17:00etan

Lekua: Bizkaia Aretoa  (Mitxelena gela)

Abandoibarra etorbidea,3 – 48009 Bilbo

 

Ekitaldiaren egitaraua

  • Ongietorri-agurra eta ekitaldiaren aurkezpena. Saloa Unanue Arza. Kanpo Praktiketako dekanordea
  • Ponentzia nagusia. Adelaida Zabalegui irakaslea. Erizaintzako Irakaskuntza, Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendariordea. Bartzelonako Ospitale Klinikoan
  • Bideo-proiekzioa. Erizaintzako ikasleak
  • Almudena Ramos Uriarte dekanoaren hitzaldia
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkariaren hitzaldia
  • Joxerramon Bengoetxea Caballero errektorearen hitzaldia
  • EHU orkestraren emanaldia