Breadcrumb

Asset Publisher

Medikuntzako 4. mailako ikasleentzako harrera-ekitaldiak Ospitaleetako Irakasguneetan

2025/26 ikasturteari hasiera eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako bost irakasguneetan medikuntzako graduko ikasketak egiten ari diren EHUko ikasleei harrera ekitaldiarekin. Horietan, azken hiru ikasturteetako irakaskuntza, klase teoriko, mintegi eta gelako praktika eta benetako pazienteekin dituzten praktika klinikoekin konbinatzen dira

Harrera-ekitaldi guztietan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Unibertsitate Ospitaleetako zuzendaritza- eta kudeaketa-taldeetako arduradunak, unitate bakoitza koordinatzen duten irakasle klinikoak eta dekanotza-taldeko ordezkari gisa arlo ezberdinetako dekanordeak egon dira.

Almudena Ramos fakultateko dekanoa izan zen Basurtuko eta Galdakaoko irakasguneetako  harrera-ekitaldiaren buru, eta prestakuntza aldi horrek haien garapen profesionalean duen garrantzia eta  unibertsitate ospitaleek eta bertako irakasleek gure osasun arloko profesionalen prestakuntzan funtsezkoak zirela ere nabarmendu zuen

Topaketa honek prestakuntza medikoan etapa erabakigarri baten hasiera ezartzen du, non ikasleak graduaren lehenengo urteetan eskuratutako ezagutzak ingurune kliniko erreal batean aplikatzen hasiko diren, profesional sanitarioen gainbegiradapean.