Breadcrumb

Asset Publisher

EKOE 2025: Ebaluazio Kliniko Objektiboa eta Egituratua

Datorren astean, maiatzaren 26, 27 eta 28an,  hasiko da UPV/EHUko Medikuntza Graduko 6. mailako ikasleentzat EKOE ebaluazio proba eta ekainaren 6an amaituko da.

Aurreko urteetan bezala, bi zati izango ditu: lehena, presentziala, adiera hertsian, 10 estaziorekin, edo agertoki klinikoekin,  Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Leioa) gaitutako espazio zabal batean gauzatuko dena. Eta bigarren zatia presentziala, baina online egin beharreko jarduerekin, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko geletan (Leioa, Donostia eta Gasteiz).

2024-25 ikasturte honetan 303 ikasle ebaluatuko dira, 186 Medikuntzako Gradukoak (gaztelaniaz) eta 117 Medikuntzako Gradukoak (euskaraz). Lehenengo zatian, 8:15-18:30 ordutegian, egunero 2 ordu eta erdiko  4 ebaluazio saio egingo dira. Saio bakoitzean, aldi berean, 13 ikasleko 2 taldek (bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz) egingo dute proba (10 estazio klinikoko zirkuitua). Bai ikasleek eta baita irakasle ebaluatzaileek ere“in situ”jasotzen dituzte jarraitu beharreko dinamikari buruz jarraibideak. Bigarren zatian, ikasleek gelan, online birsortutako 10 kasu edo egoera kliniko ebatzi behar dituzte, 9:00-12:00 ordutegian. Proba hori autonomia erkidego guztietan egiten den berdina da, Espainiako Medikuntzako Fakultateetako Dekanoen Konferentzia Nazionalak (CNDFME) 2016an erabaki zuenari jarraikiz.

Dena prest egon dadin, EKOEproba baino hilabete batzuk lehenago, Fakultateko beste irakasle batzuk, esperientzia-geletako ikasleak eta hainbat artista, figurante gisa borondatez kolaboratzeko erreklutatzeneta trebatzen dira. Pertsona horiek guztiak beharrezkoak dira ikasleek ebatzi beharko dituzten egoera klinikoak birsortzeko. 100 kolaboratzaile inguru elkartuko dira egunero proba honetan, Medikuntzako Graduan gaitasun klinikoak eta komunikazio gaitasunak horrela ebaluatzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei, eta ikasitakoa ikasle guztientzat lagungarri izatea espero dugu.