EHUazoka 2026: Vitoria-Gasteiz
Date
07/02/2026
Oraindik ez duzu argi zure etorkizun akademikoa edo profesionala? Osasunarekin zerikusia duen graduren bat ikastea interesatzen zaizu, baina ez dakizu zein aukeratu? Ikastea eta pertsonak zaintzea gustuko duzu? Ikertzea eta irakastea ere gustatuko litzaizuke?
EHUko Orientazio Azokak aukera ezin hobea dira osasun-zientzien arloko unibertsitate-ikasketak (Medikuntza/ Erizaintza/ Fisioterapia/ Odontologia) gertutik ezagutzeko eta erabaki aurretik zure zalantza guztiak argitzeko.
Azoketan aukera izango duzu:
- Medikuntzako Gradua, Erizaintza, Fisionterapia eta Odontologi ikasketei buruzko informazioa jasotzeko.
- Irteera profesionalak eta espezialitateak ezagutzeako
- Sarbideari, unibertsitate-bizitzari eta prestakuntza praktikoari buruzko zalantzak argitzea.
- Irakasleekin, orientatzaileekin eta ikasleekin zuzenean hitz egiteko
Bide gogor bezain zirraragarri honetan pentsatzen ari bazara, zatoz informatzera eta erabakia ziurtasun handiagoz hartu ahal izango duzu
Animatu!
Ezagutu EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean ikas ditzakezun 4 graduak:
- Medikuntza
- 1. mailatik 3. mailara: Leioa
- 4. mailatik 6. mailara: Gurutzetako, Basurtuko, Galdakaoko, Donostiako eta Arabako Unibertsitate Ospitaleetako irakaskuntza-unitateetan
- Erizaintza (Leioa edo Donostia)
- Fisioterapia (Leioa)
- Odontologia (Leioa)