EHUAzoka 2026 Donostia
First publication date: 03/02/2026
Larunbat honetan, urtarrilaren 31n, EHUAzoka 2026 unibertsitate-orientaziorako azoka egin da
Donostian. Azoka hau gizartea eta unibertsitatea elkartzeko gune bat da, etorkizuneko ikasleek
eta haien familiek aukeratu beharreko graduaz eta graduondokoaz dituzten zalantzak argitzeko.
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, gainerako fakultateekin batera, ematen dituen lau
graduak aurkeztu ditu: Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapia eta Odontologia. Jardunaldia EHUko
Gipuzkoako Campuseko ikasgelategian egin da, eta bertaratutakoek Euskal Herriko
Unibertsitateak 2026/2027 ikasturterako eskaintzen dituen graduko eta graduondoko ikasketen
berri zehatzagoa izan dute.
Helburu horrekin, EHUk Unibertsitate Orientaziorako Azokaren edizio berri bat antolatu du,
non fakultate eta eskola bakoitzeko irakasle eta ikasleek arreta pertsonalizatua eskaini duten
standetan. Lehenengo azoka honetan, gure Fakultateko hogeita hamar bat ikasle eta irakaslek
parte hartu dute arreta horretan (ikusi argazkiak). Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
Hurrengo azokak, otsailaren 7an, Araban eta otsailaren 14an, Bizkaian, izango dira. Zuen zain
gaude!
Image gallery
-
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia -
EHUazoka 2026 Donostia
