Breadcrumb

Asset Publisher

Elena Vecino irakaslea ASEMEYA Medikuen, Idazleen eta Artisten Elkartean sartu da.

A la izda la Dra. Carmen Fdz. Jacob, Presidenta de ASEMEYA, Dra. Elena Vecino Catedrática del Departamento de Biología Celular e Histología y Marcos Hernando, profesor emérito de Bellas Artes especialidad escultura

Biologia Zelularra eta Histologia Saileko katedraduna, Elena Vecino Cordero doktorea, ASEMEYA Medikuen, Idazleen eta Artisten Elkartean sartu egin da "Cajal, Kandinsky y la sinestesia: Entre Ciencia y Arte" izeneko diskurtsoarekin.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko gradu aretoan egindako ekitaldian Almudena Ramos dekanoaren ongi etorriarekin hasi zen. Ondoren, Marcos Hernando EHUko eskultura irakasleak hizlariaren aurkezpen diskurtsoa egin zuen, eta horri erantzuna eman zion Carmen Fernández Jacob doktoreak, ASEMEYAko lehendakaria.

Vecino doktoreak bere diskurtsoan Cajal eta Kandinskyren figuren eta sinestesiarekin duten harremanaren arteko paralelismoa jorratu zuen. Sinestesia sentsibilitate kognitibo espezifikoa duten artista, zientzialari eta beste pertsona batzuengan presente egon daitekeen pertzepzio-baldintza da.