Breadcrumb

Asset Publisher

Session

Fisioterapia Neurologikoari buruzko I. Euskal Jardunaldiak

Fisioterapia neurologikoak une erabakigarria bizi du: aurrerapen zientifiko, teknologiko eta klinikoak eraldatzen ari dira afektazio neurologikoa duten pertsonen balorazioa eta tratamendua. Testuinguru horrek erronka eta aukera berriak irekitzen ditu arlo klinikorako, irakaskuntzarako eta ikerketarako.

Elkartzeko eta eguneratzeko gune bat sortzeko helburuarekin, Fisioterapia Neurologikoari buruzko I. Euskal Jardunaldiak sortu dira, EHUk EFEOrekin eta AEF-Neuroren lankidetzarekin antolatuak. Urriaren 25ean egingo dira, Bizkaia Aretoan (Bilbo), nazioko eta nazioarteko erreferentziazko hizlariekin.

Jardunaldia fisioterapeutei, irakasleei, ikertzaileei, ikasleei eta osasunaren arloko beste profesional batzuei zuzenduta dago. Balorazio funtzionala, ebidentzia zientifikoa, berrikuntza teknologikoa eta diziplinarteko lana bezalako gaiak jorratuko dira, ponentzien, kasu klinikoen, mahai-inguruen eta interakzio-espazioen bidez.

Erakunde antolatzailea:

EHU, EFEO/COFPV, AEF-neuro

Nori zuzendua:

Fisioterapeutei, irakasleei, ikertzaileei, ikasleei eta osasunaren arloko beste profesional