Breadcrumb

Edukia

Fakultatea Bizkaiko Gurutze Gorriarekin, GIBaren eta HIESaren aurrean erantzuteko nazioarteko egunean

Argazkia. Gurutze Gorriko bolondresak Medikuntza eta Erizaintzako ikasleei azalpenak ematen

Abenduaren 1ean, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna zela eta, Bizkaiko Gurutze Gorriaren arduradunak Fakultateko sarreran egon ziren (Leioako egoitza nagusian), GIBak eta bestelako STIek eragindako kutsadurari buruzko sentsibilizazio- eta informazio-kanpainako materialak partekatuz. “Ez da zugatik, niregatik da” leloarekin erantzun zieten ikasleek egindako galderei, preserbatiboak eta triptikoak banatu zituzten, eta prebentzioaren eta diagnostiko goiztiarraren garrantziari buruzko bideoak proiektatu zituzten.

11:45ean, Mikel Laboa plazan topaketa komunitario bat proposatu zuten, hiesaren biktimei minutu bateko isilunea egiteko (ikusi argazkiak)