Breadcrumb

Asset Publisher

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak ongietorria eman die sartu berri diren 600 ikasle baino gehiagori

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak lehen mailako ekitaldia

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak lehen mailako ikasleei harrera egiteko ohiko ekitaldia egin du, 2025-2026 ikasturteari hasiera emanez. 600 ikasle baino gehiago izan ziren Leioako campuseko areto nagusian antolatutako bi saioetan, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Almudena Ramos dekanoak, dekanorde-taldearekin batera, ongietorria eman zien Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapia graduetako ikasle berriei. Bere hitzaldian, unibertsitateak giza eta lanbide-balioen prestakuntzarekin duen konpromisoa nabarmendu zuen, eta azpimarratu zuen baita, “Fakultatea ez dela eraikin bat soilik, pertsonen alde lan egiten duten pertsonen komunitate bat baizik”.

Ekitaldian zehar, bizitza akademikoaren oinarrizko alderdiak, dauden baliabideak eta ikasleen parte-hartze programak aurkeztu ziren. Horrez gain, irakaskuntza-plangintza, kanpo-praktikak eta Fakultateko kolektiboen arteko komunikazio egokiak duen garrantzia ere azpimarratu ziren.

Ekitaldia amaitzeko, Ikasle Kontseiluko kideek ikasle berriak unibertsitateko bizitzan aktiboki inplikatzera animatu zituzten

BIDEOA