Breadcrumb

Edukia

Session

Osasunaldia 2023<br/>(Lanak bidaltzeko ekainaren 2 arte)

Aurten ere OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 3. Jardunaldia antolatu du (OSASUNALDIA 2023) Ekainaren 12an izango da, Eibarren, Markeskoa Jauregian. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira aurten (2022-23) eta azken bi ikasturteetan (2020-21, 2021-22) osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak. Horretarako ekainaren 2 arte (barne) lanaren laburpen bat www.osagaiz.eus plataformara igo beharra dago. Ondoren laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du. Ikasleez gain interesa duen beste edozeinek har dezake parte jardunaldian.

Hurrengo loturan aurkitu daitezke beharrezkoa informazioa, laburpenak bidaltzeko jarraibideak eta matrikula egiteko argibideak (dohainik da):

https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/1898-osasunaldia-osasun-zientzietako-gradu-amaierako-lanen-3-jardunaldia

Aukera ona da zure lana ezagutarazteko, komunikatzeko trebetasunak garatzeko eta zure ahalegina errentagarri egiteko.

Aprobetxatu!