Asset Publisher

Guided tour

AECCren bisita EHUko Medikuntza Fakultatera

Bisitaren helburua

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) minbiziaren ikerketan dihardutenen ahalegin eta talentu guztia ezagutzea nahi dugu. Konpromiso horrek aukera gehiago ematen dizkie milaka pertsonari. Horregatik, minbiziari eta zientziari buruzko ikerketa Elkartea osatzen duten pertsona guztiei hurbildu nahi diegu: pazienteei eta senideei, erakunde laguntzaileei, boluntarioei eta elkartearekin lotura duten pertsona guztiei.

Aurten ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campuseko minbiziaren ikerketarako laborategiak eta zentroak barrutik ezagutzeko aukera zabaldu dugu.

Partaideak:

  • Elkartea, pazienteak eta senideak, erakunde laguntzaileak, boluntarioak eta elkarteari lotutako pertsona guztiak. Parte-hartzaileak, guztira: Bizkaiko AECCko 40 pertsona baino gehiago
  • Minbizian lan egiten duten diziplina arteko 8 ikerketa-taldek laborategiak eta ikerketa-lanak erakutsiko dizkiete Bizkaiko AECCko bisitariei FCT/ZTF, FME/MEF eta María Goyri ikerketa-zentroan. Parte hartu duten ikertzaileak guztira: 45 inguru
  • Kalitate eta Berrikuntzako dekanordea. FCT/ZTF (Mariasun García).
  • FME/MEFeko Kalitate Dekanordea, Natalia Burgos Alonso 
  • Ikerkekuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaria (Nerea Jauregizar).

 

Ordua Jarduera
11:00Harrera MEF/ FMEen
11:00

Harrera instituzionala 

Gradu aretoa MEF

11:20

Gosaria (bisitariak, antolatzaileak eta ikertzaileak)

Talde argazkia 

11:35Bisita Ikerketa-laborategietara
14:00Agurra eta itzulerako busa