Idazkaritza - Barne Leku-Aldatzeko Deialdia Medikuntza (2025-2026 ikasturtea)

Barne Leku-Aldatzeko Deialdia Medikuntza (2025-2026 ikasturtea)

UPV/EHUn Medikuntzako Gradua egiten ari diren ikasleen mugikortasunerako eta barne-lekualdaketarako deialdia

Deialdi honen helburua da mugikortasuneko prozesu bat ezartzea gradu bereko (UD) irakaskuntza-unitateetako ikasleen artean, eta barne-lekualdaketako prozesu bat ezartzea MED30 eta MED31 mailetako ikasleen artean.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen web orriaren bidez formalizatu beharko dute eskabidea.

Egutegia

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 21tik maiatzaren 27ra
  • Ebazpena: ekainak 2
  • Ikasleek behin-betiko mugikortasuna edo barne-lekualdaketako ebazpenaren onarpena (tecnica.fme@ehu.eus): ekainak 3-4