Espediente lekualdatzeak 2025-2026

Espediente lekualdatzeak 2025-2026

Eskariak fakultatearen webgunean atondutako aplikazioan egin behar dira, EZ BESTELA, 2025eko ekainaren 12tik uztailaren 1era arte:

Eskatutako dokumentazioa (1. artikulua) eskabide elektronikoari erantsiko zaio:

  • EZ da osatu gabeko edo epez kanpo aurkeztutako eskaririk onartuko.
  • Eskainitako plazetarako eskariak besterik ez da onartuko.
  • UPV/EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen lekualdaketarako arautegi espezifikoaren 2 artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten eskariak besterik ez da onartuko.
  • NAT eta NP kalkulatzeko, eskaera egiteko epean gainditutako irakasgaiak baino ez dira onartuko. Epe horretan espedientean ez bada jasotzen gainditutako irakasgairen baten kalifikazioa, behin-behineko justifikazio-dokumentu bat aurkeztuko da, eta behin betiko espedientea, lehen aipatutako bideetako edozein erabiliz, aurkeztutako dokumentazioan akatsak zuzentzeko ezarritako epean entregatuko da.
  • Dokumentazioan akatsak zuzentzeko epea: 2025eko uztailaren 2tik 11ra (bidali dokumentazioa tecnico.fme@ehu.eus helbide elektronikora).
Ohar garrantzitsua: 
Beste unibertsitate batean AITORTUTAKO irakasgaiak baliozkotzea eskatzen denean, aitortutako irakasgaiari dagokion titulazioko ikasketa-planaren urtea , kalifikazioa, ECTS kreditu  edo ordu kopurua, titulazioa eta jatorrizko unibertsitatea, eta irakasgaiaren programa xehatua.

Harremanetarako helbidea: tecnico.fme@ehu.eus