Practicum. Erizaintzako Gradua (Leioa)

PRACTICUM-OHARRAK

Matrikularako informazio garrantzitsua

LEHENENGO, BIGARREN ETA HIRUGARREN MAILAK: Txandak "goizez", "arratsaldez" edo "txandakakoa" izan daitezke. Txandakako txandan goizez eta arratsaldez sartzen dira. 
HIRUGARREN MAILA: Irailaren 8an (goizez), ostirala, kurtsoaren aurkezpena egingo da, deialdia uztailean zehar bidaliko da. Ezinbestekoa izango da bertaratzea irailaren 12an praktikak hasi ahal izateko. 
LAUGARREN MAILA: Txandak "goizez", "arratsaldez" edo "txandakakoa". “Txandaka” aukeratzean, goizak, arratsaldeak eta gauak sartzen dira (hiru gehienez zikloan zehar). Larrialdietako praktiken kasuan, txandak instruktoreen ordutegietara eta karteldegietara egokitzen dira, hau da, 12 edo 24 orduko txandak izan daitezke, jaiegunak edota asteburuak barne. 
Larrialdietan eskaintzen diren plaza batzuk mistoak dira. Hau da, periodo berean, praktikak bi zentro ezberdinetan egiten dira. Plazak honako hauek dira: Karrantza-Trapaga, Trapaga-Karrantza, Durango-Markina eta Markina-Durango. Zehazki, periodoaren erdia lehenengo zentroan egiten da, eta beste erdia, berriz, aipatutako bigarren zentroan. 
Irailaren 11an (goizez), astelehena, kurtsoaren aurkezpena egingo da. Ezinbestekoa izango da bertaratzea irailaren 12an praktikak hasi ahal izateko. Uztailean zehar informazio zehatza bidaliko zaizue. 
IKASLE GUZTIAK: Plazen esleipena eta, bereziki, txanda aldatu ahal izango dira praktika-zentroen ezinbesteko arrazoiengatik, hala nola egoera epidemiologikotik eratorritako zentroetako protokoloen aldaketak. 
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika akademikoen Araudi erregulatzailean jasotzen den bezala (Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2019ko uztailaren 12an), ikasleek ez dute inolako kontratu-harremanik izango praktikak egingo diren enpresa, erakunde edo entitate publiko edo pribatuarekin edo unibertsitatearekin berarekin. 
Osasun-zentroetako praktiken kasuan (Practicum II, III eta V), ezin izango da plazarik eskatu ikaslea erabiltzaile den zentroan. 
Ikasleek talde berean (A edo B) aukeratu behar dituzte ikastaroko Practicum guztiak, datak gainez ez daitezen. 
Practicum-a egingo duten ikasleek, matrikula egiteko unean, Justiziaren Ministerioaren data baseetan kontsultatzeko Fakultateari baimena emateko aukera izango du sexu deliturik ez izana egiaztatzeko. Baimenik ez ematekotan, edo  Espainiar nazionalitatea ez izateagatik NANik ez dutenek, bere kabuz lortu beharko dute agiria. Ikasleak dokumentua aurkeztu beharko du Practicum-eko idazkaritzan (practicum.fme@ehu.eus) irailaren 8a baino lehen. Agiria ez bada entregatzen praktikak ez dira hasiko. 
Practicumaren lehen eguneko ordutegiak irailaren 4eko astean eguneratuko dira webgunean (eguneratuta daudenean mezu elektroniko bat bidaliko dizuegu korreo korporatibora, @ikasle.ehu.eus, aurkezpen-eguneko datuekin). 
Ikasleak ezin dira kontaktuan jarri praktika zentroekin praktikak hasi arte, zalantzak ebazteko web orrian dagoen formularioa erabili behar da

UPV/EHUko posta korporatiboa

ADI: Fakultateko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea. 
Posta elektronikoari buruzko informazioa