Asset Publisher

3/2024 LEGEA, otsailaren 15ekoa, Lankidetzarakoa eta Elkartasunerakoa

First publication date: 29/02/2024

Urte luzeetako lanaren ondoren, otsailaren 15ean Eusko Legebiltzarrak adostasun politiko eta sozial zabalarekin Lankidetzarako eta Elkartasunerako 3/2024 Legea onartu zuen; Euskadik hegoaldeko herri eta lurraldeekin duen konpromiso solidarioa indartuz.

Lege honek dioenez, "bere baitan mundu asko hartzen dituen mundua" leloa bere egiteko, beharrezkoa da bizikidetza globala sustatzea, egungo eta etorkizuneko bizitzen duintasuna eta iraunkortasuna bermatzeko. Horretarako, gure gizartearen erantzukizuna eta eragile sozial eta instituzional guztien mobilizazioa eskatzen dugu, beren gaitasunak eta baliabideak giza garapenaren, justizia globalaren, giza eskubideen eta bakearen zerbitzura jar ditzaten.

Ikusi Otsailaren 15ko Lankidetzarako eta Elkartasunerako 3/2024 Legea egiteko eta onartzeko prozesuari buruzko informazio gehiago.