Jardunaldiak eta ekitaldiak (2023/2024)

Jardunaldiak eta ekitaldiak (2023/2024)

Image

Gizarte konpromisoa ikerketa akademikoko lanetan 

Eguna: 2024ko martxoaren zehar
Lekua: Basoko Etxea (Sarriko)

Gustatuko litzaizuke esperientzia batean parte hartzea, non TFG/TFMak aberasten lagunduko genukeen proposamen feministetatik, dekolonialetatik, herri-hezkuntzatik, ikerketa-ekintzatik, partaidetza-ekintzatik eta abarretatik abiatuta, eta, gainera, hainbat subjekturen arteko lankidetzarekin?

2024ko martxoan Sarrikoko Basoko Etxean izango den Hegoako hezkuntza taldeak bultzatutako ekimen batera gonbidatu nahi zaitugu. Ikerketa-jarduera gizarte-eraldaketarekin lotu nahi duen jarduera da, eta irakasleei zein ikasleei zuzenduta dago. 

Informazio gehiago behar baduzu eta/edo iruzkinen bat baduzu, idatzi edo deitu telefono honetara: 94 601 70 46 (Amaia) Hegoako hezkuntza-taldea.

Image

 

Boluntariotza Farmazia Fakultatean 

Eguna: 2023ko irailaren 27a
Ordua: 12:00 -14:00
Lekua: Ekitaldi Aretoa