Asset Publisher

ETIKASI 2022 deialdia zabalik. Euskadiko Gazteriaren Kontseilukoa

First publication date: 10/02/2022

Image

Etikasi 2022ko deialdia ireki berri da. Bidaia hezigarrien bitartez gazteek etika eta giza eskubideei buruz ikastea da programaren helburua. Horretarako 18-30 urte arteko unibertsitateko graduko edo lanbide heziketako ikasketak egiten dauden gazteentzako 20 plaza ireki dira uztaila hasieran Belfastera bost egun joateko eta urriko asteburu batean Pasaia eta Errenteriara. Era berean, bidaietara joan aurretik formakuntza bat jasoko dute parte-hartzaileek, eta udazkenean itxiera saioa egingo da.

Deialdia martxoaren 13ra arte egongo da irekia.

Interesatuta zaudenak, parte hartzeko honako dokumentazioa bidali behar duzue martxoak 13rako bakea@egk.eus helbidera:

  • Izen-emate fitxa martxoak 13a arte (bidali beharreko lehen gauza da, gainerakoa martxoaren 16ra arte bidali daiteke).
  • Etikasin parte hartzera animatu dienen arrazoiak azaltzen dituen motibazio gutuna.
  • Giza eskubideei buruzko 900 eta 1500 hitz arteko hausnarketa pertsonala.
  • Ingeleseko B2 maila daukazula erakusten duen ziurtagiria.
  • Unibertsitateko gradua ikasten ari zarela erakusten duen ziurtagiria (matrikula, adibidez).

Baldintzak betetzen dituzuen ikasle guztiek elkarrizketa pertsonala izango duzue apirilean, eta hilabete horretan bertan esango da nor izan diren bidaiatzeko hautatuak.

Animatu zaitezte!