Asset Publisher

Garapenerako Lankidetzako doktorego-tesien V. Sariak

First publication date: 23/02/2023

Image
• Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko gaiak jorratzen dituzten doktorego-tesien egileek parte hartu ahal izango dute.
• Lanak 2017tik 2021era bitartean irakurri behar ziren, arrakastaz, Espainiako unibertsitate publikoetan.
• Sarituak 1.000 €jasoko ditu, diploma bat eta tesiaren online argitalpena, ISBN erregistroarekin.
Epea 2023ko urriaren 2ra arte luzatu da

Unibertsitateen 9. Taldeak (G-9) Garapenerako Lankidetzako Doktorego Tesien V. Sariaren deialdia argitaratu du gaur. Sari horren helburua, oraingo honetan, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari (LPS) buruzko lanak saritzea da. Tesiak 2017ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean behar bezala defendatu behar ziren Espainiako edozein unibertsitate publikotan.


Deialdian jasotakoaren arabera, Sari honen bidez "LPSrako eta hari buruzko ikerketa sustatu nahi da, denboran jarraitzeko, erabilgarritasun teknikorako eta aplikazio praktikorako bokazioarekin, unibertsitate publikoen doktorego-programen esparruan, bai eta ikerketa-ildoak sor ditzaketen tesiak egitea ere".


Interesdunek 2023ko urriaren 2ra arteko epea dute eskabidea aurkezteko, Unibertsitateen 9. Taldearen webgunean eskuragarri dagoen formularioa betez. Deialdia itxi eta hurrengo bi hilabeteetan, Garapenerako Lankidetzaren munduarekin lotura duten eta doktore-titulua duten G-9ko unibertsitateetako pertsonek osatutako Batzorde batek eskabideak ebaluatzeko prozesua egingo du.

 

Saria

V. edizio hau irabazten duen lana formatu digitalean argitaratuko da, ISBN erregistro-zenbakiarekin, eta G-9ko unibertsitateen sarean zabalduko da, lotutako beste sare batzuekin batera. Era berean, tesi irabazlearen egileak 1.000 euroko diruzko saria eta diploma bat jasoko ditu. Saria emateko ekitaldia Unibertsitateen 9. Taldeko Errektoreen Batzar Orokorraren barruan egingo da.


Unibertsitateetako 9. Taldea

Unibertsitateen 9. Taldea (G-9) 1997an sortu zen, eta unibertsitate publiko bakarrak diren unibertsitateek osatzen dute, bakoitza bere autonomia-erkidegoan: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea, bai eta Murtziako Unibertsitatea ere, erakunde laguntzaile gisa.