Asset Publisher

WEBINAR: Klima-aldaketa mundu osoko erronka. Praktika onak eta ikasketak Afrikatik

First publication date: 16/06/2021

Image
Izena ematea
Ingeleseko, frantseseko eta gaztelaniazko aldi bereko itzulpenarekin 

Klima-aldaketa pertsona guztiei eragiten die, eta hainbat ondorio ditu; ez bakarrik ingurune naturalean, baita gure osasunean, gure bizimoduan eta gure harreman moduetan ere. Hori dela eta, planetako leku guztietan pertsona eta komunitate batzuk saiatzen dira egoera hori arintzen, egokitzen edo gobernantza inklusiboa sortzen, eta etorkizuneko belaunaldientzat eragin okerrago bat saihesten. Inades-Formation erakundeak bere ekarpena egin nahi du konferentzia bat antolatuz. Helburua da Afrikako testuinguruan klima-aldaketara egokitzeari buruz eta landa-gobernantza inklusiboari buruz sortutako gogoetak eta identifikatutako jardunbide egokiak aurkeztea.

Inades-Formation Ekonomia eta Gizarte Garapenaren aldeko Afrikako Institutua 1962tik Afrikan bidezko garapen iraunkorra sustatzeko elkartea da. Bere lan-ildoen artean klima-aldaketa eta lurralde garapen inklusiboa daude. Afrikako 10 herrialdetan dago, eta ikerkuntzan eskarmentu handia du. Erakunde horrek praktika eta estrategia zehatzei buruzko ikerketa bat garatu du azken bi urteotan, eta ikerketaren emaitzak eta identifikatutako hainbat esperientzia partekatuko ditu.

Inades-Formation-ek, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren babesarekin, konferentzia hau antolatu du; Afrikako hainbat herrialdetako zein Euskadiko lankidetzan eta klima-aldaketari aurre egiteko interesa duten eragileen arteko topagune gisa.

Parte hartzeko interesa bazuzu, izena eman dezakezu eta programazioa kontsulta dezakezu