Asset Publisher

NORTE SALVAJE dokumentalaren estreinaldia

First publication date: 26/10/2021

Image

Batzuetan mugak ikusezinak dira. Beste batzuk, espazioei aurre egiten dieten horma sendo gisa aurkezten dira, itsasoan barneratuz edo zerurantz igoz. Mugak bertikalak dira, likidoak, mugikorrak, iragankorrak, betikoak. Larruak ere muga bihurtzen dira. Mugek igarobideak bultzatzen dituzte, arriskutsuagoak egiten dituzte eta miseria negozio bihurtzen dute. Mugak arbitrarioak dira. Mugak interes politiko eta ekonomikoen araberakoak dira, eta beldurraren bidez eraikita daude. Zer da basatiagoa? Muga zeharkatzen saiatzen den persona edo muga bera? Ez al da basatiagoa kontzertina, metala eta migrazio burokrazia? Iparraldea da basatia.

Al Borde films eta CEAR-Euskadik Ipar Basatia dokumentalaren estreinaldira gonbidatu nahi zaitugu. Gerran ihes egin zutenen eta gaur egun babes bila dabiltzan pertsonen erbestealdia elkarrizketatzen duen dokumentala da. Ipar Basatia Mexikon eta Euskal Herrian barrena egiten den bidaia da, non ipar eta hego globalaren arteko muga bertikalean zeharreko igarobideen noranzkoa barne mugimendu, harresi natural eta gizakien bidez irudikatzen den.

Proiekzioaren ostean, Ana Urrutiak Al Borde films eta CEAR-Euskadi elkarrizketatuko ditu. Amets Arzallus bertsolariak itxiko du ekitaldia.

Azaroak 11, osteguna. 19: 00etan (ateak 18: 30ean irekiko dira).
Campos Eliseos antzokia. Bertendona kalea, 3 bis, Bilbo

Sarrera doan, esteka honetan izena emanda.

Puntualtasuna eskatzen da, proiekzioa hasi ondoren ezin izango da aretora sartu.

Jarduera honi buruzko edozein kontsulta hemen egin dezakezu: incidencia@cear-euskadi.org