Asset Publisher

Garapenerako lankidetzan espezializatzeko bekak

First publication date: 25/04/2023

Zer dira?

Garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak dira.

Formazio hau eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Gasteizko egoitzan egiten da 12 hilabetez.

Espezializazioak

  • Generoa eta garapena
  • Ekintza humanitarioa
  • Gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta komunikazioa
  • Giza Eskubideen pertsona, defendatzaile eta komunitateen babesa

Bekarenzenbatekoa

20.000 euro bruto.

Eskabideak aurkezteko epea

2023ko apirilaren 22tik maiatzak 22ra arte

Informazioa eta eskabideak

www.elankidetza.euskadi.eus edo www.euskadi.eus

Beka jasotzeko baldintzak

  • Administrazio-egoitza EAEn izatea 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago.
  • Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea.
  • Gehienez 28 urte edukitzea 2023ko urtarrilaren 1ean.
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzan edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloan.
  • Lehendik beka horien beren edo antzeko izaera dutenen onuradun ez izana EAEko Aurrekontu Orokorren kargura.

Nola egin dezaket eskakizuna?

Lehiaketa-prozeduraren bidez esleitzen dira bekak eta eskakizunak egiteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da.

Dokumentazioa aurkeztea eta eskakizunak akreditatzea modu telematikoan egingo dira www.elankidetza.euskadi.eus webguneko “Deialdiak" atalean edota www.euskadi.eus webgunean.

Deialdiaren ebazpena EHAAn zein eLankidetzarenwebgunean eta Twitter kontuan argitaratuko da.

Honako esteka honetan egungo deialdiaren egoera kontsulta dezakezu.