Asset Publisher

Txostenaren aurkezpena eta sozializazioa: "Universidades Públicas Bajo Sospecha: Represión estatal a estudiantes, profesorado y sindicalistas en Colombia (2000 –2019)"

Image

Ekitaldia Bilboko Abokatutza Eskolako ekitaldi aretoan izango da, Urbitarte Erranplak 3an, 2021eko ekainaren 24an 18:00etatik 19:30era.

Egile hauek parte hartuko dute:

.Miguel Ángel Beltrán, Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko irakaslea.

.Parte-hartze telematiko bidez, María Ruiz Aranguren, Euskal Herriko Unibertsitateko kazetaritza-irakaslea.

.Jorge Freytter Florián, indarkeria politikoaren arloko ikertzailea, eta Kolonbiako Estatuaren eta paramilitarismoaren biktima.

Goi-mailako hezkuntzaren arloan inoiz egin ez den ikerketa baten emaitza da txostena. Ikasle, irakasle eta sindikalisten aurkako 140 kasu erakusten ditu. Indarkeria paraestatalaren egoera deskribatu eta aztertzen du. Europan aurkezten den lehen aldia da, baina Kolonbian Argitze Batzordean (CEV) eta Bake Jurisdikzio Berezian (JEP) aurkeztu zen.

Estatuko 32 unibertsitate publikoetan ematen den estatuaren indarkeriaren eta giza eskubideen egoera konplexua da, eta bi erronka nagusi ditu:

  • Goi-mailako hezkuntzaren pribatizazioa, joera neoliberaleko gobernuek bultzatuta.
  • Pentsamendu kritikoaren jazartzea, ikasle-martxen errepresioa, muntaketa judizialak, bortxazko erbestealdia, irakasleak, ikasleak eta sindikalistak “barne-etsaitzat” hartzea estigmatizazioen bidez.

Lebrija kasua izenez ezaguna den muntaia judizialeko protagonista izan diren ikasle eta biktimei entzuteko aukera izango dugu: Xiomara Torres, Erika Aguirre eta Cristian Leyva.

Kolonbiako errealitatean politikoki eragitea, salaketa egitea eta ikuspen lana egitea bere gain hartzen du Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak. Besteak beste, indarkeria politikoari buruzko azterlanak, egiarekiko konpromisoa, lan akademiko kritikoa, eta pentsamendua garatzeko zentro gisa lan egiten dugu. Kolonbia mobilizatzen ari den honetan eta gobernua estatu-mailako errepresio bortitza erabiltzen ari den honetan hain beharrezkoa den lana hain zuzen.

Informazio gehiagorako:

  • Héctor García Barranco
    Telefono mugikorra: 34 699 69 86 12

Asistentzia konfirmatu ondorengo helbide elektronikotan: web@freytter.eusasociacion@freytter.eus

Informearen atal bana banatuko zaie bertaratutako guztiei.