Kongresua

Demokrazia Komunala Nazioarteko Lehen Kongresua

Komunitatea, herri-boterea eta autogobernua: Demokrazia eraldatzeko praktikak

First publication date: 05/02/2021

(Opens New Window)
Demokrazia Komunala
Call for Papers

2021eko udazkenean, Donostian-Hernanin, Demokrazia komunari buruzko Nazioarteko Lehen Biltzarra egingo da. Bertan, gaur egungo demokrazia ereduak zalantzan jartzen eta eraldatzen dituzten ideia eta praktika kolektibo zehatzak jorratuko dira.

Gizarte mugimendu eta dinamika eraldatzaileekin lan egiten duen Bakea Duintasunarekin elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Gizarte Zientzietako ikerketa-taldeak antolatu dute Biltzar hau, eraldaketa demokratikoko prozesuen ikerketa akademikoa eta soziala uztartuz. Kongresuaren helburua da, bai teoriatik bai praktikatik abiatuta, komunitateak, herri-botereak, autogestioak, autogobernuak, balio komunek eta parte-hartze kolektiboak oinarri eraldatzailea duten prozesuak eta esperientziak aztertzea. Horregatik, hausnarketa, eztabaida eta analisirako gune izan nahi du, gizartearen eraldaketa komunalean eta komunitarioan lan egiten duten pertsona eta herri mugimenduentzat.