Asset Publisher

Iraola Arretxe, Iker

Telephone

Electronic mail

Aurkezpena

Soziologian lizentziatua eta doktorea da, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea (Euskal Unibertsitate Sistemako talde egonkorra). Soziologiako irakasgaiak ematen ditu Hezkuntzako, Filosofiako eta Antropologiako graduetan. 2021etik Subiranotasuna Europako Herrietan (SEH) masterreko arduraduna da, subiranotasuna eta nazionalismoaren azterketak ardatz dituena.

Bere ikerketa soziologia politikoaren eremuan kokatzen da, eta bereziki honako gai hauek lantzen ditu: nazionalismoa, nazionalismoaren eta migrazioen arteko harremanak, gazteria, herritartasuna eta gizarte mugimenduak. Docentiaz programan ebaluazio positiboa du, eta ikerketako seiurteko bat aitortua du.

Argitalpenak: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/125501/detalle

Inguma: https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/iker-iraola-arretxe