Multimedia zerbitzua

Aurkezpena

Multimedia Zerbitzuak, beste hainbat eginkizunen artean, ikus-entzunezko gaietan irakaskuntzarako laguntza ematen du, irakaskuntza geletako eta aretoen ikus-entzunezko ekipamenduarekin loturiko gertakariez arduratzen da, Eskolako ekitaldietan behar den ikus-entzunezko ekipamenduaz arduratzen da eta Web-orria mantentzen du.

 

Zerbitzua eskatzeko, bidali mezu bat posta elektroniko helbide honetara:

Multimedia Sistemetan Teknikari Espezialista
Oscar Bernal Fraile
oscar.bernal@ehu.eus ext. 4431

 

Presentzialtasun egokiturako sistemaren erabilera

Sistema honen helburua klaseakorain arte egin den modu ahalik eta antzekoenean eman ahal izatea da: gardenkiak erabiltzen dituenak ikasgelako proiektorea erabiliko du eta ikasgelako arbela erabiliko da azalpenak emateko euskarri gisa. Streaming sistemak ikasgelan gertatzen den guztia transmitituko du bideokonferentzia baten bidez, Blackboard Collaborate erabiliz.

Arratsaldeko kanpuseko teknikaria

Multimedia-sistemetako teknikari espezialista bat dugu arratsaldez, batez ere irakaskuntza bimodalerako ikus-entzunezko ekipamendu berria erabiltzearen ondoriozko gorabeherei erantzuteko, Ingeniaritza Eskolan eta Elurreta eraikinean.

Gorabeherak jakinarazteko, telefono mugikor honetan aurkitu ahal izango duzue:

688673754 (17 37 54)