euskaraespañol

Sinposioa: Ikuspegi eleaniztuna hezkuntzan

Noiz eta non

2019/12/05, 09:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

'Ikuspegi eleaniztuna hezkuntzan' sinposioa egingo da Donostian. Bertan, Estatu Batuetako eta Kanadako adituak (irakasleak, prestatzaileak eta ikertzaileak) bilduko dira eleaniztasunak irakurmenean duen zeregina eztabaidatzeko. Jarduera Euskal Herriko Unibertsitateko DREAM ikerketa-taldeak antolatu du.

Hezkuntzaren erronka garrantzitsuenetako bat irakurmena hobetzea da, bai irakaste-hizkuntza familia-hizkuntza denean, bai, batez ere, familia-hizkuntza eta irakaskuntza-hizkuntza desberdinak direnean. Egoera hori ohikoa da gure komunitatean, ikasgaiak euskaraz eta ingelesez ematen direnean. Euskal Herriko Unibertsitateko DREAM ikerketa-taldeak (Donostia Research on Education and Multilingualism) ikerketa bat egin du ikasleek lehendik dituzten hizkuntza-baliabideak aktibatzeari buruz, zientzia eta matematika bezalako ikasgaietan irakurmena hobetzeko.

Informazio gehigarria