euskaraespañol

Bost urteko umeek paleontologiarekin eta dinosauroekin lotutako jarduerak egingo dituzte

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/07 Noiz arte: 2015/01/28, 10:30 - 11:06

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, otsailak 7, 10:30etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa, z/g), Barakaldoko El Regato Ikastetxeko 100 ikasle inguruk Geologiako atala bisitatuko dute.

El Regato Ikastetxeko 5 urteko gelako umeak dinosauroak irizpide hartuta proiektu bat garatzen ari dira azken asteetan. Eta proiektu honen harira Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatera hurbilduko dira Geologiako irakasleekin dinosauroekin lotuta dauden aktibitateak egitera. Batetik, fosilak zer diren eta nola sortzen diren eta dinosauroak nola desagertu ziren ikasiko dute; eta, bestetik, indusketa baten simulazio batekin jolastu eta dinosauroen mozorroak margotu ahal izango dituzte.

Ekimen hori UPV/EHUko irakasleak Geologia gizartean zabaltzeko egiten diharduten lanaren barnean kokatzen da. Halaber, unibertsitate publikoa jendearengana hurbildu nahi da.