euskaraespañol

"Udaberriko Dantzaldiak" programak azken erromeria egingo du uda heldu aurretik

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/16 Noiz arte: 2015/01/20, 19:00 - 09:17

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 16, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) "Udaberriko Dantzaldiak" programa bukatuko da. Betiko erromeriak unibertsitatera gerturatu ditu  ekimenak Bilbora. Aiko taldeak eta Kulturbasque Bizkaiko Campuseko programa kulturalak, ekitaldiaren antolatzaileak, udaberriaren hasieratik egin diren hiru erromerietatik azkena egingo dute.

Aiko taldekideek erakutsiko dituzte oinarrizko dantza urratsak: hala nola jauziak, soka-dantza, jota porrua, edo pasodobleak. Partaideek ez dute aurretik ezer jakin behar, eta edonork parte har dezake. Erromeria tradizionalaren giroa sortzea eta musika eta dantza zaletasuna piztea da helburu. Sarrera doan da.