euskaraespañol

UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/22 Noiz arte: 2015/09/15, 09:00 - 15:49

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartuko du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau ‘Aukeratu, aldatu, konbinatu zure mugikortasuna' lelopean.

Oraingoan, multimodalitatea eta mugikortasun jasangarria aukeratzera animatu nahi da jendea. Multimodalitateak eskuragarri dauzkagun garraiobideen aukeran pentsatzera darama jendea eta, bidaiatzen duenean, modu zuzena aukeratzera. Mugitzeko era diferenteak konbinatzera gonbidatzen da jendea, horrela bidaiak azkarragoak eta atseginagoak izan baitaitezke. Erabiliko dugun garraiobidea dela eta erabaki azkarra hartuz gero, dirua aurreztu dezakegu, gure osasuna hobetu eta ingurumena zaindu.

Hori dela eta, UPV/EHUk hainbat ekimen antolatu ditu, hona hemen laburbiltzen dizkizuegunak:

Bizkaiko campusa
Irailaren 16an, asteazkena

Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
- Garraio lasterketa (11:30)
- Ibilgailu elektrikoen erakusketa (10:00-13:00)
Irailaren 17an, osteguna
Leioa-Erandio Gunea
- Bizikleta martxa: Mugikortasun jasangarriaren aldeko zentrotik (Getxotik 9:30), UPV/EHUko liburutegi nagusiraino (Leioa-Erandio)
- Kaleko antzerkia
- Ibilgailu elektrikoen erakusketa (10:00-13:00)
- Aparka esperientzia (10:00-13:00)

Astean zehar orri markatzaile batzuk banatuko dira ikastegi guztietan. Bertan egongo dira unibertsitateak mugikortasun jasangarriaren alde antolatutako ekimenak.

Gipuzkoako campusa
Irailaren 22an, asteartea

- Argazki rallya: unibertsitateko komunitate guztiak parte hartu ahal izango du.

Arabako campusa
Irailaren 24an, osteguna

- Hitzaldia: ‘Bizikleta sustatzeko esperientzia bat Kantabriako Unibertsitatean' (Kantabriako Bizikleta Mugikortasuneko Plana–Kantabriako Gobernua). (18:00 LascarayIikergunea)