euskaraespañol

Zuzenbideko eta Kriminologiako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2022/12/07, 18:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, abenduaren  7ean, 18:00ean, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko 2021-2022 promozioko Zuzenbide Graduko 67 ikasleen eta Kriminologia Graduko 34 ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Eneko Goia Donostiako alkatea eta promozioen aitabitxia, Agustin Erkizia Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Alberto Emparanza Zuzenbide Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldia Cadenza Quartet taldearen musika emanaldiarekin amaituko da.

EGITARAUA

-Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak

-Promozioaren aitabitxiaren hitzaldia

-Ikasleriaren ordezkarien hitzak

-Diplomak ematea

-Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak ekitaldiari amaiera emango dio

-Musika emanaldia. Cadenza Quartet.