euskaraespañol

Ekonomia Zirkularra Ingeniaritzan Jardunaldia

Noiz eta non

2021/11/26, 09:30

Kokapena

Guillermo Martinez Gradu-aretoa - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 26an, 9:30etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Gradu Aretoan, Donostian, Ekonomia Zirkularra Ingeniaritzan. Egoeraren azterketa eta hobetzeko proposamenak’ Jardunaldia egingo da.

Zer da Ekonomia Zirkularra? Zer egin dezakegu ingeniaritzak biltzen dituen arloetatik? Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa gelak antolatutako jardunaldi honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzaileek materialen, diseinuaren, energiaren eta horiek industria-mailan duten aplikazioaren arloan garatutako aurrerapenak aurkeztuko dituzte.

Eskolako zuzendari Xabier Ostolaza eta Gipuzkoako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensio ekitaldiaren buru izango dira.

Jardunaldian izena ematea

EGITARAUA