euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Eskolak Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia-2022 antolatu du San Mames estadioan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/02/17 2022/02/17, 09:30 - 14:00

Hartzaileak:
Ikasle
Enpresa hornitzailea
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala
Irudia
2020ko Enplegu Jardunaldiaren unea. ARGAZKIA: UPV/EHU

Deskribapena

San Mames estadioan (24. atea)
Rafael Moreno Pitxitxi z/g (Bilbo)

 

Ekitaldiak bertan elkartuko ditu aurrerago ingeniariak eskatuko dituzten 68 enpresa eta ikastegiko 350 ikasle


Otsailaren 17an, osteguna, 09:30ean, Enplegu eta Enpresak Aurkezteko Jardunaldia egingo da San Mames estadioan. Jardunaldi horretan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako 68 enpresa eta 350 ikasle bilduko dira, baita lan aukeraren bila dabiltzan eskola bereko ingeniaritzako tituludunak ere.

Ostegun goizean, stand bat izango dute futbol estadioko instalazioetan siderurgian, aholkularitzan, mekanikan, telekomunikazioetan, zibilean, energian, elektronikan, espazioan, aeronautikan edo informatikan aitzindari diren enpresek, zentroek eta parke teknologikoek. Stand horretan, ingeniari gisa karrera profesionala hasteko interesa duten egungo eta etorkizuneko ingeniariekin jarriko dira harremanetan.

Hamarkadetako tradizioarekin, Bilboko Ingeniaritza Eskolak berriro heldu dio ekimenari ikasturte honetan, aurreko urtean osasun neurriengatik izandako geldialdiaren ondoren. Horren bidez, ikastegiak bere lidergoa sendotu du ikasleen laneratzean, hainbat erakundek berretsita. Horrela, Lanbide-k UPV/EHUko  tituludunei buruz egindako azken txostenean jasotzen denez,  ingeniaritzako jarduera tasa % 96 da, enpleguarena % 88 eta langabeziarena % 8. Enpresek adierazten dutenez, horrek animatu egiten ditu enpresak Eskolak antolatzen dituen jardunaldi mota horietan parte hartzera, kontratatzeko profesionalak aurkitzeko zailtasunak dituztelako.

Ikastegiak laneratzean lidergoa du Espainiako industria ingeniaritzako campusak kontuan hartuta ere, eta Everis Fundazioak ere halaxe adierazi du urteetan, erakunde enplegatzaileen beharretara hobekien egokitzen den eskolatzat jo baitu. Erakunde horiek nazioartekotze maila handia dute, eta, adibidez, balioetsi egiten dute Eskolako azken promozioko tituludunen % 22k beste herrialde batean egonaldia egin izana.

Bilboko Ingeniaritza Eskolak eskaintzen duen kualifikazio eta espezializazio altu hori berretsi egiten da, halaber, Shangaiko unibertsitateen rankingean zentroak ematen dituen azpiarloek betetzen dituzten posizioak ikusirik. Hortaz, Eskola 151-200 artean kokatzen da Materials Science & Engineering arloan; 201-300 artean Energy Sciences & Engineering eta Environmntal Science & Engineering arloetan eta 301-400 ingeniaritza mekaniko, elektriko eta elektronikoan.

 

Ekitaldiari eta parte hartzen duten enpresei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
https://www.ehu.eus/es/web/bilboko-ingeniaritza-eskola/jornadas-de-empleo-y-presentacion-de-empresas