euskaraespañol

Kongresua: ‘Writing and editing the ubiquitin code’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/26 Noiz arte: 2020/02/27, 09:00 - 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUk eta CIC bioGUNEk antolatu duten kongresu honen helburua ubikuitinaren familiako proteinen zeregina ulertzea da. Eremu horrek interes handia piztu du zientziaren arloan,  ia prozesu biologiko guztien muinean baitago.  Familia horretako kideek beste proteina batzuk alda ditzakete eta aldaketa horietan akatsen ondorioz minbizia, gaixotasun neurodegeneratiboak infekziosoak edo garapen arazoak sor daitezke.

Kongresu honek nazioarteko adituak izango ditu:

  • Susan Gasser, Basileako Friedrich Miescher institutuko zuzendaria.
  • Maria Masucci, Stockholm-eko Karolisnka Institutuko ikerlaria eta Suediako Zientziaren Akademiako kidea.
  • Ivan Dikic, Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Biokimika Institutuko zuzendaria
  • Brenda Schulman, Berlineko Biokimikako Max Planck Institutuko zuzendaria
  • Thomas Sommer, Berlineko Max Delbrück Medikuntza Molekularreko zentroko ikerlaria

Informazio gehiago: http://ubicode.eu