euskaraespañol

Jardunaldia

Arte Ederretako Akme jardunaldiek aztertuko dute Fakultateak zer beste modu izan zitzakeen

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/12/15 Noiz arte: 2020/12/17, 11:00 - 14:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak 50 urte bete ditu ikasturte honetan, eta Akmek ez du aukera pasatzen utzi nahi eta beste era batera begiratu nahi dio erakundeari.

"Akademiari begiratu nahi diogu inolako gogo historizista, nostalgiko edo lausengatzailerik gabe. Hausnartu nahi dugu zer ez den izan, zer egin zitekeen eta zer beste modu izan zitzakeen... Alter begirada batetik. Alter-Akademiaz hitz egin nahi dugu ", adierazi dute jardunaldien antolatzaileek

Bi urteko Akme jardunaldiak 2004an sortu ziren. Zortzi edizio hauetan, besteak beste, ekoizpen eta banaketarako bitarteko ez-konbentzionalak, zabor-kultura eta krisi garaian kostu baxuan lan egiten zuten eta beren proiektuak prekarioan garatu behar izaten dituzten artisten arazoak jorratu dituzte.

Egitaraua: https://www.ehu.eus/akme/