euskaraespañol

Master Eguna online egingo du Bilboko Ingeniaritza Eskolak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/05/08 Noiz arte: 2020/05/07, 11:00 - 00:00

Deskribapena

Datorren ostiralean, maiatzaren 8an, 11:00etan, Bilboko Ingeniaritza Eskolan UPV/EHUko Master Egunak jardunaldietako azkena online egingo da. Jardunaldi horiek hiru campusetako unibertsitate ikastegietan izan dira, eta helburua da UPV/EHUk 2020/21 ikasturterako eskaintzen duen graduondoko eskaintza zabala eta askotakoa ezagutaraztea. Aukera ezin hobea da titulazio ezberdinetako arduradunen eta irakasleen eskutik aurrez aurreko informazio zuzena jasotzeko. 

Jardunaldia 11:00etan hasiko da eta ekonomia, enpresa eta teknologia eremuko 9 master aurkeztuko dira, 15 minutuko saioetan, tituluetako irakasleek horietan interesa duten etorkizuneko ikasleei masterren ezaugarriak azalduko dizkiete. Master berrien artean nabarmentzekoak dira Blockchain Teknologia eta Kriptoekonomia eta  Zibersegurtasuna 4.0 masterrak.

Egitaraua

11:00 Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Unibertsitate Masterra
11:15 Fabrikazio Digitala Masterra
11:30 Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterra
11:45 Finantzak eta Finantza-Zuzendaritza Masterra
12:00 Laneko Segurtasun eta Osasuna Masterra
12:15 Zibersegurtasuna 4.0 Berezko Masterra
12:30 Blockchain Teknologia eta Kriptoekonomia Berezko Masterra
12:45 Digital Management & ERP: Enpresaren kudeaketa 4.0
13:00 Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa (Executive MBA)

Informazio saioak graduko azken mailan dauden edo unibertsitateko titulua duten eta master baten edo graduondoko beste modalitate batzuen bitartez espezializazio handiagoa eta prestakuntza jarraitua lortu nahi dutenentzat daude pentsatuta.  

Saiora sartzeko esteka hau klikatu behar da. 

Graduondokoen eskaintza 

UPV/EHUk kalitate handienaren bermea duen goi mailako prestakuntza eskaintzen du, kalitatezko irakasleen eta profesional espezializatuen bitartez, Euskal Herriko, Estatuko eta Europako kalitatearen agentzia ofizialen babesarekin. Eskaintza horri esker, euskal ikasleek espezializazio maila altua lor dezakete etxetik gertu. Horrez gain, bere prestakuntzaren zati bat atzerriko unibertsitateetan egiteko aukera izango dute, ikasleen mugikortasuna finantzatzen duten erakunde programen bitartez. 

Gainera, UPV/EHUk ikasleak harremanetan jartzen ditu zentro teknologikoekin, enpresekin eta erakundeekin, baita ere esanguratsuak diren nazioarteko ikerketa-taldeekin. Graduondoko ikasleek badaukate enpresetan praktikak egiteko aukera, I+G+b zentroetan, erakunde eta enpresetan, masterrek sinatu dituzten 800 hitzarmeni esker, eta unibertsitatearen eta beste erakunde batzuen bekak eta diru-laguntzak eskura ditzakete. 

UPV/EHUk datorren ikasturtean 102 unibertsitate master, berrogeita hamar berezko master eta graduondoko titulazio baino gehiago, eta 66 doktorego programa eskainiko ditu. Eskaintza honek jakintza arlo guztiak biltzen ditu (Zientziak, Osasun Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak, eta Artea eta Giza Zientziak).