euskaraespañol

Argitaratu dira 2017ko CORTADA jaialdiaren oinarriak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/10

Irudia

CORTADA 17ren oinarriak argitaratu ondoren, martxan jarri da Gasteizko Film Laburren XXI. Jaialdia. CORTADA Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren Goya Sariak eta Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko EGEDA Erakundearen Forqué Sariak eskuratzeko aukera ematen duen euskal lehiaketa bakarra da, Bilboko film laburren ZINEBI jaialdiaz gain.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatzen du Gasteizko lehiaketa ospetsua, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesarekin. Aurtengo jaialdia, XXI.a, 2017ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean izango da. Bigarren urtez jarraian, AIC Film Laburren Industriaren Elkarteak Espainiako jaialdi onenei ematen dien kalitate ziurtagiria lortu du jaialdiak.

Lehiaketa aurreko ediziokoaren antzekoa izango da: jaialdiko atal guztiak lehiazkoak izango dira, baina hauek bakarrik izango dira ofizialak: FIKZIOA, ANIMAZIOA, DOKUMENTALA eta GUREAK (euskal film laburrak). 5.300 euro emango dira saritan.

Honako plataforma hauetan eman daiteke izena: FESTHOME, MOVIBETA, CLICK FOR FESTIVALS eta FILM-SALAD. Horrez gain, lanak lehiaketako helbide elektronikora ere bidal daitezke, betiere oinarrietan ezarritako arauak betez. Film laburrak aurkezteko azken eguna irailaren 5a izango da. Oinarriak lehiaketaren webgunean eta UPV/EHUko Arabako Campusaren kultur webgunean irakur daitezke.