euskaraespañol

Larrabetzuko Memoria historikoan oinarritutako egitasmo artistikoen aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/10/22, 19:00

Kokapena

Bizkaia

Deskribapena

Anguleri Kultur Etxea, Mikel Zarate Kalea, 1

Larrabetzu

Larrabetzuko Udalak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin batera herriko Memoria historikoan oinarritutako egitasmo artistikoak bultzatzen ari da. 1936ko Gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa izango dira abiapuntu, orduko andre, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko eta berauei aitortza justu eta egiazkoa egiteko.

Hala, 3 artista-taldek oroimen historikoari lotutako egitasmo artistikoa aurkeztuko dituzte.  Aste pare baten buruan, udalak, herritarrekin batera, burutuko den proiektua aukeratuko du.

Aurkezpenean izango dira, besteak beste:

Aurkezlea:

-Ismael Manterola, UPV/EHUko Artearen Historiako irakaslea eta arte kritikaria

Egileak:

-Ane Seijas / Julen Sainz de Rozas /Ane Lopes

-Eriz Moreno / Amaia Molinet

-Liben Svaart.