euskaraespañol

Teknologia berriak, Medikuntza irakasteko

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/08, 15:30 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

2018 Mintegiak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50 urtean, Salamancako Unibertsitateko Medikuntza eta Kirurgiako doktore Juan Antonio Juanez Méndezek hitzaldia hau emango du: Tecnologías emergentes para optimizar el aprendizaje de la medicina.

Juanez Méndezek teknologiaren aurrerapenei buruz hitz egingo du. Baliabide horiek medikuntzako prestakuntzarako material osagarri bikainak dira, eta ikasketa prozesua nahiz trebetasun praktikoen barneratzea sustatzen dute.

Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira). 

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).