euskaraespañol

UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu azterketa-aldian

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/11

Irudia

2022-2023 ikasturteko lehen lauhilekoko azterketak direla eta, Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin, aldi honetan sortzen diren eskaerei erantzuteko.

Zein egunetan irekitzen dira ikasteko gelak

Asteburuak eta jaiegunak:

• 2022ko abenduak 17-18

• 2023ko urtarrilak 6

• 2023ko urtarrilak 7-8

• 2023ko urtarrilak 14-15

Astegunak:

• 2023ko urtarrilak 2, 3, 4 eta 5

Zein ordutatik zein ordutara daude irekita gelak

• 9:00etatik 21:00etara

Non daude gelak

  • Arabako Campusa:

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea – Hezkuntza (Juan Ibáñez de Sto. Domingo kalea)

  • Bizkaiko Campusa:

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Sarriko (Ikasgelak UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko ikasleek bakarrik erabili ahal izango dituzte)

  • Gipuzkoako Campusa:

Elbira Zipitria Zentroa (Ikasgelak UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko ikasleek bakarrik erabili ahal izango dituzte)

Ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez. UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.

Ikasteko geletan lekua aldez aurretik erreserbatzeko jarraibideak

Asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak